Antzinako Bihotz - Mikel Laboa

Antzinako Bihotz - Mikel Laboa

Альбом
12.00
Год
1989
Язык
`バスク語`
Длительность
453980

以下は曲の歌詞です Antzinako Bihotz 、アーティスト - Mikel Laboa 翻訳付き

歌詞 " Antzinako Bihotz "

原文と翻訳

Antzinako Bihotz

Mikel Laboa

Bihotz, buztinezko Bihotz

Etxe ttiki bat zara

Ahula, hauskorra, lau gelatako;

Lau, lau gelatan Bihotz

Zenbat mamu dauzkazun

Nola ikaratzen zaren, gauean;

Gau, gau batzutan Bihotz

Hautsi egiten zara

Lurrera jausi eltzetxo baten gisan;

Bihotz, jausitako Bihotz

Ari zara intzirika

Kexu zara, negar zara, oi Bihotz;

Zer, zer diozu Bihotz

Ez zaitut konprenitzen

Zure hitza arrotza zait, bitxia;

Zeit, Einsamen Helian

Abens grauen flammendes

(Denbora, Helian bakartia

Iluntzea, grisa, lamatan)

Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;

Der Tod ist ein Meister

Und du, zur Linken, du

(Heriotza maisu bat da

Eta zu, siniestroa zu)

Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;

Der, des menschen Sinn

Von zweifeln voll

(Gizonen patua

Dudaz betea)

Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;

Bihotz, antzinako Bihotz

Ez al zara zaharregi

Eta ilun, eta itsu, barregarri;

Ilun, ez da dena ilun

Begirazazu leihotik

Ikustazu baso hori, berdatzen;

Berde, zein berde dauden

Basoko garo zuhaitzak

Zein ixil eta lasai, arratsean;

Arrats, arrats hontan Baso

Hartzazu ene Bihotza

Buztinetik sortua da, zu bezala

200万曲以上の歌詞

様々な言語の楽曲

翻訳

あらゆる言語への高品質な翻訳

クイック検索

必要なテキストを数秒で見つけます