Habiak - Anari

Habiak - Anari

  • リリース年: 2015
  • 言語: バスク語
  • 間隔: 4:54

以下は曲の歌詞です Habiak 、アーティスト - Anari 翻訳付き

歌詞 " Habiak "

原文と翻訳

Habiak

Anari

Negua lo gelditu zaigu oinetan behelainotan,

bihotzekin baño ez dugu ikusten, itxututa.

Miñak habiak egin dizkigu esku ahurretan eta

itsasoak gainezka begietan.

Argirik ez da sartu geroztik lehiora,

udaberririk ez dute somatzen lorak gurean,

txorien zai daramagun arren urtaro osoa,

saiak baño etzaizkigu hurbiltzen lekura.

Bihotza harri bihurtu zaigu, gogortuta,

goroldioa dugu lehen azala zen lekuan.

Desertua baño ez dut orain ikusten zure begietan

eta ibai lehorrak dira gure zainak.

Nahiz eta miñak habiak egin dizkigun esku ahurretan,

saiak baino hurbiltzen ez bazaizkigu ere lehiora,

goroldioa dugun arren gorputz osoan,

hemen iraungo dugu elkarrekin ilargi berotan zai,

zai,

zai,

ilargi berotan zai,

サイト上の新しいテキストと翻訳:

200万曲以上の歌詞

様々な言語の楽曲

翻訳

あらゆる言語への高品質な翻訳

クイック検索

必要なテキストを数秒で見つけます